Bertako bizimodua,ohiturak eta pasadizoak.3.zatia
140 страниц
Опубликовал(а)
www.iztueta.com
Авторское право :
Все права защищены
175Karmele Etxabe eta Larraitz Garmendia - ONDORIOAK
Azken boladan zer pentsatu ugari eman duen gaia da euskalkien erabilerarena.
Orain
dela hogeita hamabost urte hasi ginen euskara batua sortu eta esparru guztietara zabaltzeko...
[Подробнее]
175Karmele Etxabe eta Larraitz Garmendia - ONDORIOAK
Azken boladan zer pentsatu ugari eman duen gaia da euskalkien erabilerarena.
Orain
dela hogeita hamabost urte hasi ginen euskara batua sortu eta esparru guztietara zabaltzeko ahalegina egiten: eskola, unibertsitatea, kazetaritza, zientzia.
.
.
Ez da makala izan
lortutakoa.
Argi dago euskara batua sortu ez balitz hizkuntzaren osasuna ez litzatekeela bera izango, baina ibilbide horretan jorratu gabeko lurrik ere geratu da.
Ez dugu asmatu euskalkien alorra lantzen.
Uste izan dugu euskara batua nahikoa
zela euskarak aurrera egin zezan, baina orain konturatu gara oker geundela.
Euskarak
orain arte iraun badu, familian, lagunartean eta, oro har, harreman estuetan erabili izan
delako iraun du.
Eta aurrera ere, eremu horietan erabiliz gero iraungo duela uste dugu.
Horregatik, gure ekarpen apal honetan euskalkiaren erabilera eremuari dagozkion
zenbait ohar egin nahi ditugu.
Atal hau ahozkoaren erabileran eta idatzizkoarenean
banatuko dugu.
EUSKALKIAREN AHOZKO ERABILERA
Zaldibian ahozko jardun guztia euskalkian egiten da.
Gure ustez, honek horrela izaten
jarraitu behar du.
Hala ere, bereizketa egingo dugu lagunarteko jardunaren eta jardun
jasoaren artean.
Lagunartekoaren gainean ez dugu araurik emango.
Zaldibiako lagunarteko hizkerak
badu, noski, zer hobetua.
Batez ere gazteen hizkeran, gabezia handi samarrak ditugu.
Sormen lanean gaztelania dugu eredu maizegi, eta horrek gazteen jarduna zikindu egiten du.
Jardun hori erdarakadez, esapide artifizialez, jatortasunik gabeko egiturez, eta
hitz zelebreez lepo dago.
Hauek denak saihestea litzateke lorpen handiena eta hizkuntzak aurrera egiteko
beharrezko arnasa.
Lanean zehar, horretarako lanabesak eskaini ditugu guk, baina helburu hori gauzatzeko lan zehatzagoa behar da, eta guk geuk, oraingoz, honetan utziko
dugu.
O N D O R I O A K
E U S K A L K I A R E N E R A B I L E R A
[Меньше]
Вставьте miniCalaméo в свой веб-сайт или блог